"ESKOLA HIZTUN BILA" JARDUNALDIETAN PARTE HARTU DUGU

SAN FERMIN IKASTOLA ESKOLA HIZTUN BILA JARDUNALDIETAN
SAN FERMIN IKASTOLA ESKOLA HIZTUN BILA JARDUNALDIETAN
2022 · 10 · 25

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak hizkuntza normalizaziorako Ulibarri programaren baitan urtero antolatzen duen "Eskola hiztun bila"-ren 26. jardunaldian parte hartu du gaur San Fermin Ikastolak arlo honetan egiten dugun lanaren aurkezpena eginez.  “Barnean eta kanpoan, elkarlanean” leloarekin burutuko dira jardunaldi hauek gaur eta bihar artean Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan eta hainbat adituen hitzartzeekin batera, Edurne Apalauza eta Leire Ubani, gure ikastolako Hizkuntz Proiektuko arduradunek "Eragiten" egitasmoaren berri eman dute. 

Jardunaldiei buruzko informazio gehiago ondoko LOTURAN irakur daiteke.