ERAGITEN EUSKARA EGITASMOA EGONKORTZEKO BIDEAN

Eragiten egitasmoa, San Fermin Ikastola HUHEZIn
Eragiten egitasmoa, San Fermin Ikastola HUHEZIn
2021 · 09 · 24

San Fermin ikastolan duela hiru urte martxan jarritako euskara egitasmoak bere bidea egiten jarraitzen du eta, atzo, arduradunek prestakuntza saioa izan zuten HUHEZIn. Eragiten Ikastolen Elkarteak bultzatutako egitasmoa da, Mondragon Unibertsitateak (HUHEZI) diseinatuta. Ikasleen euskararen erabileran eta ahozko hizkuntzaren kalitatean eragin nahi du. 

Aurtengo ikasturtean, gure ikastola programaren 3. fasean sartuko da eta, horretarako, hiru helburu finkatu dituzte: alde batetik, ikasleen berbaldien azterketa egiteko baliabidez jantzi nahi dituzte irakasleak; bestetik, ikasleen berbaldien ebaluaziotik abiatuta, irakasleen jarduna automatizatzeko urratsak eman nahiko lituzteke; eta, azkenik, proiektua ikastolan egonkortzeko irizpide eta baldintzak jorratu nahi dira. 

Gurekin batera, Anoeta, Armentia, Ander Deuna eta Urretxindorra ikastola ere lanean ari dira ekimen honetan.