NUP-ek martxan jarritako radioteleskopiaren aurkezpena ikastolan
Fisikako Batxilergoko 2. mailako ikasleak San Fermin Ikastolako Areto Nagusian izan dira Nafarroako Unibertsitate Publikoak martxan jarri duen irrati-teleskopio berriaren aurkezpen birtualean. Silvia Díaz Lucas, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko, Elektroniko eta Komunikazio Departamentuko irakaslea, Fernando Jáuregui Sora, Iruñeko Planetarioko astrofisikaria eta David Vesperinas Oroz, astrofisikaria eta Iruñeko Jesuitinas ikastetxeko Fisika eta Zientzien irakaslea, izan dira egitasmo honen nondik norakoak kontatu dizkigutenak. Radiotelescopio UPNA proiektuaren helburua NUPeko Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Eskola Teknikoko irakasle eta ikasleek behatoki erradioastronomiko bat eraiki eta martxan jartzea da. Horrez gain, astronomia ardatz duten beste ekimen batzuk ere egiten dituzte. Ekimena oso interesgarria izan da ikasleentzat, gelan lantzen dituzten gai asko zuzenean aplikatzeko aukera izan baitute, hala nola maiztasunen kalkulua, uhin-luzerak, hedapen-abiadurak...