Leire eta Zangotzara irteera
2021 · 04 · 19
Batxilergoko bigarren mailan Artearen Historia ikasten ari diren ikasleek txangoa egin zuten joan den ostiralean Leire eta Zangotzara. Lehenengo herrian bertako Monasterioa bisitatu zuten eta, Zangotzan berriz, Andra Maria Erreginaren Eliza. Leireko monasterioan, esperientzia ederra bizi izan zuten ikasleek, sartu orduko, bertako organoan Vivaldiren pieza bat jotzen ari zelako apaiza bertako organoan. Eguraldia lagun, gelan aztertutako gaiak zuzenean ikusteko aukera baliatzeaz gainera, primeran pasa zuten denek.