Belgikar eta norbegiar ikasleak gurean dira egunotan
2019 · 12 · 20
San Fermin Ikastola aurten ere Erasmus + europar programaren baitan jarraitzen du, beste hainbat ikastetxeekin batera ikasle trukaketak antolatuz. Oraingo honetan, Belgikako eta Norbegiako ikasleen txanda heldu da, gurekin igarotzen ari baitira astea. Joan den ostiral goizean iritsi ziren belgikarrak lehenik eta arratsaldean berriz, norbegiarrak. Ikasle trukaketan parte hartzen ari diren familien etxeetan hartatu zituzten egun horretan. Ondoren hamaika ekimen burutu dituzte elkarrekin: Olite bisitatu zuten asteburuan, gamifikazioaren inguruko lanketa egin dute ikastolan, Mendukiloko kobazuloak bisitatu Larraunen... Udaberrian, berriz, gure ikasleen txanda iritsiko da, Europako bi herrialde hauetara bidaitzeko.