BELGIKA, NORVEGIA ETA ALEMANIAKO IKASLEAK GUREAN
Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere, Ikastruk programaren baitan, Belgika eta Norvegiako ikastetxeekin trukaketa egiten ari gara eta, aste honetan zehar, bi herrialde hauetako ikasleak izan ditugu gurean. Alde batetik, Flandriako, Belgikako, Waregem herriko ikasleak etorri zaizkigu, Sint Paulus College eskolatik, eta, bestetik, Norvegiatik, Sykkylvengo eskolakoak. Gure ikasleek aurrerago itzuliko diete bisita, Belgikara urtarrilaren 31n bidaiatuko baitira eta Norvegiara Martxoaren erdialdean.
Guztien artean, Garapen Jasangarriko Agendaren 3. helburuari lotutako proiektua garatzen aritu dira, Health and wellbeing, Osasuna eta ongizatea, eta bereziki elikaduraren atala aztertu dute.
Bestalde, Weimarreko, Alemaniako eskola batekin elkarlanean ari gara aurten eta bertako Batxilergoko lau ikasle gurean izango dira bi asteetan zehar, irakaskuntzako praktikak egiten. Europako herrialde honetan ohikoa da balizko ogibidearen sektoreko enpresetan lan-egonaldiak egitea, haien bokazioa zein izan daiteken ikusteko, eta San Fermin Ikastolan hauetako bi ikasle horretan ari dira Lehen Hezkuntzan eta beste bi Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, Atzerriko hizkuntzetako gure irakasleekin elkarlanean.