BATXILERGOKO IKASLEEK ARBIZUKO EKO-KANPINA BISITATU DUTE

San Fermin Ikastolako ikasleak Arbizuko Eko-Kanpinean

2022 · 03 · 30

Lur eta Ingurumen Zientzietako 2. Batxilergoko ikasleek irteera interesgarria egin dute aste honetan Arbizuko eko-kanpinera. Ekimen honen helburua Arbizukoa bezalako eko-kanpin bat hurbiletik ezagutzea zen, hain zuzen energetikoki autosufizientea den azpiegitura.

Batxilergoko ikasgai honen baitan, kanpoko energiarik behar ez duten hainbat ekimen turistiko aztertzeko proiektua garatzen ari dira eta irteera honek benetako kasu bat hurbiletik ezagutzeko aukera eman die. Arbizuko kanpinak plaka solarrak baliatzen ditu, errota du, bioeraikuntzan oinarritu dira, klororik gabeko igerileku naturala sortu dute, aintzira... Alegia, hamaika bide jorratu dituzte, ingurunearekiko jasangarria den enpresa bat aurrera eramateko eta, hain zuzen, horren berri jaso zuten gure ikasleek. 

Bisitaren ondotik, Zubiarte errekara hurbildu ziren bertan ur laginak hartu eta, hurrengo egunean, ikastolan, laborategian aztertzeko.