AMAIURRERA TXANGOA DURANGOKO IBAIZABAL IKASTOLAREKIN BURUTU DUGUN TRUKAKETAN

San Fermin Ikastolako ikasleak Amaiurren
San Fermin Ikastolako ikasleak Amaiurren
San Fermin Ikastolako ikasleak Amaiurren
San Fermin Ikastolako ikasleak Amaiurren
San Fermin Ikastolako ikasleak Amaiurren
2022 · 05 · 19

Durangoko Ibaizabal ikastolarekin aurtengo ikasturtean zehar egiten ari garen trukaketaren baitan, gaur, bizkaitarren bigarren bisita jaso dugu eta, primerako eguraldiak lagunduta, Amaiurrera irteera egin dute 1. Batxilergoko ikasleek. Nafarroako herri esanguratsu honetan,  gaztelu zaharra bisitatu eta azalpen historikoak entzun ez ezik, errotaren funtzionamendua ezagutu dute eta talo goxoak egiteko parada ere izan da. 

Aurten, osasun krisialdiak behartuta, ikasle trukaketa hau beste modu batera antolatzeko bidea topatu genuen bi ikastolon artean eta benetan interesgarria izan da ekimena, haien artean elkar ezagutzeko eta harremanak sendotzeko balio izan duelako. Guztira, lau irteera ezberdin antolatu dira hilabeteotan eta azken honetara gure Ikastolan Nafarroako Historiako ikasgaia lantzen duten hainbat ikasle ere batu dira.