FAMILIEN IRTEERA BELAGUARA
2022 · 06 · 01
Joan de maiatzaren 28tik 29ra, asteburuko irteera antolatu zuen San Fermin Ikastolako Mendi Taldeak familientzat Belaguara eta bertako aterpean igaro zuten gaua. Aurretik, lehen egunean, mendi ibilbide bat egin zuten. Zaharrenek edo esperientziadunek 12 km-ko Lakartxela-Binbaleta-Keleta gailurrak eta 650 m-ko desnibel positibo metatua igo zuten. Gazteenen familientzat, berriz, Arrakagoiti lepora doan 6 km eta 130 m-ko desnibeleko ibilbide sinple bat prestatu zuten.
Igandean, ordea, natur inguruneari buruzko ibilbide interpretatua burutu zuten, Gentiana enpresaren eskutik.
Famili askok parte hartu zuten ekimen honetan, giro ezin hobean, argazki GALERIA HONETAN ederki ikus daiteken bezala.