Iruñeko iragana ezagutzeko irteera
07 · 03 · 2024
Nafarroako Historia ikasgaia lantzen duten Batxilergoko ikasleak Iruñeko iraganaz jardun dute azken asteotan gelan eta, horren gaineko informazio gehiago hurbiletik jasotzeko asmoz, ateraldi interesgarria egin zuten atzo.
Hasteko, Nafarroako Museoan bisita gidatua izan zuten eta, bertan, gelan ikusitako gaiak jorratu zituzten garai ezberdinetako artelanak ezagutuz. Ondoren, Nafarroako Parlamentua ezagutzera hurbildu ziren, gure herrialdeko antolaketa politikoa ezagutzeko aukera paregabea izanez.
Irteera osatzeko, Alde Zaharreko karriketatik ere itzulia egin zuten, Erdi Aroko hiriaren antolaketa bertatik bertara ezagutzeko (burgoak, Portalapeako Etxartea, Johan Caritaten dorrea, Artxiboa...). Irteera interesgarri bezain mamitsua.