Xabier Azaola ikasleak Nafarroako XI. Ekonomia Olinpiada irabazi du

San Fermin Ikastola, Ekonomia Olinpiada 2019

Xabier Azaola, San Fermin Ikastolako 2. Batxilergoko ikasleak Nafarroako Unibertsitate Publikoak urtero antolatzen duen XI. Ekonomia Olinpiada irabazi du, El Huerto eskolako beste bi ikasleekin batera. Guztira herrialdeko 20  ikastetxe ezberdinetako 56 ikaslek parte hartu dute ekimenean eta sari banaketa joan den apirilaren 30ean izan zen Enpresa eta Ekonomia Zientzien Fakultatean.

Hobekien klasifikatutako hiru ikasleek diru saria eskuratuko dute, hain zuzen aipatu fakultatean datorren ikasturtean grado batean matrikulatzeko adinakoa. Ekainean, berriz, Estatu espainar mailako finalean parte hartuko dute. Madrilen zehazki, ekainaren 24 eta 25ean. Final horretan lehen bost postuetan klasifikatzen direnek Nazioarteko 2. Ekonomia Olinpiadan parte hartzeko aukera izango du, San Petersburgon (Errusia) uztailaren bukaeran jokatuko dena. Zorionak Xabier!!! Eta zorte on Madrilen!!!