LHtik DBHrako jauzia leuntzeko bisita

San Fermin Ikastola LHtik DBHra

Datorren ikasturtean DBHra igaroko diren LHko 6. mailako ikasleek bisita gidatua izan dute gaur bigarren hezkuntzako eraikinean zehar. Bertako inguruak ezagutzeaz gain (gelak, liburutegia, tailerra...), DBHko 1. mailako ikasleekin patxadaz hitz egiteko aukera izan dute, datorren ikasturtean izango duten ikasgaien antolakuntzaz, ordutegiari buruz... Hainbatek galderak prest ekarri dituzte eta besteek ere gustura erantzun dituzte haien galderak. Ekimen interesgarria izan da, batez ere datorren urtean ziklo batetik bestera egin beharreko jauzi hori ikasleei leuntze aldera.